Denbora daramat 72 orduko motxilaren kontuari buruz irakurtzen eta egia esan mundua nola dagoen ikusita ez da aukera txarra holako bat prestatzea.
Preparazionismoa modan dago, eta kolapsoa edozein momentutan heldu daiteke.
Zer sartuko nuke nik motxilan?
Etxebizitza da gauzarik inportanteenetarikoa, honetarako garrantzitsua izan daiteke auzoan etxebizitza sindikatu indartsu bat edukitzea, kontutan euki larrialdi egoera bat bada igual aukera ona izan daitekeela espekulatzaileen etxe hutsak berreskuratzeko, baliteke begirada guztiak beste leku batetan egotea.
Janariaren arloa kontrolpean eduki behar dugu, janaririk gabe ez goaz inora, horretarako, ahalik eta gertueneko produktoreak aurretik ezagutu behar ditugu, behar izatekotan ere, lurra okupatu eta landu dezakegu eta auzoko baratze komunitarioak sortu.
Energia da ere, krisi garaian faltan botako genukeen lehenengo gauza, prezio gorakadak, mozketak… Hemen lehenengo kontua gure kontsumo maila jaistea litzateke, adibidez sukalde edo garbigailu komunitarioak sortuz. Aldez aurretik energia komunitate baten parte bagara asko erreztuko digu lana, autokontsumoa sustatu…
Segurtasuna beste gaua inportantea da, kontuan hartu estatuek bere aurpegi autoritarioena atera ohi dutela (are gehiago). Honetarako, auzo elkarte potentea edukitzea edo zaintza sarea sortzea ezinbestekoa da. Bakardade edo isolamendua eta beste osasun kontuak ere landu daitezke.
Oso inportantea da ere auzoan gune autogestionatu handi bat edukitzea, gaztetxe edo “csoa” bat ez badago seguru eraikin hutsen bat egongo dela, edo eliza bat ere ondo datorkigu honetarako, hemen auzo asanbladak egin daitezke, janari edo arropa bilketak, tailerrak, gauza ludikoak denbora pasatzeko… Beste gauza ezinbesteetako bat.
Komunikazio aldetik irrati bat edukitzea ideia ona da, plazara jaitsi eta auzokideekin albisteak entzuteko ezin hobea, igual frikiren bat topatuko duzu eta emisora bat muntatu ere!
Aholkua orokorrean auzokideekin hitz egin eta antolatzea da, ez dakit motxila batean sartzen den, baina lasai, auzoan motxila pilo egongo dira elkarbanatzeko.
Bueno eta pilak eta metxeroren bat ere ondo etorriko litzateke.