Nire 72 orduko motxila
Denbora daramat 72 orduko motxilaren kontuari buruz irakurtzen eta egia esan mundua nola dagoen ikusita ez da aukera txarra holako bat prestatzea. Preparazionismoa modan dago, eta kolapsoa edozein momentutan heldu daiteke. Zer sartuko nuke nik motxilan? Etxebizitza da gauzarik inportanteenetarikoa, honetarako garrantzitsua izan daiteke auzoan etxebizitza sindikatu indartsu bat edukitzea, kontutan euki larrialdi egoera bat bada igual aukera ona izan daitekeela espekulatzaileen etxe hutsak berreskuratzeko, baliteke begirada guztiak beste leku batetan egotea. ...