Zer da gauzen liburutegia?

Imajinatu asteburuan mendira joango zarela eta kanpindenda bat behar duzula. Kanpindenda bat erosiko duzu igual urtean behin erabiltzeko?

Imajinatu horren ordez zure hurbileko gauzen liburutegira joan ahal zarela, hortik kanpindenda bat hartu eta hurrengo astelehenean itzuli dezakezula, liburu batekin egiten duzun bezala.

Eta hori beste edozerekin egingo bagenu?

Askok, erabiltzen ez ditugun (edo behintzat, behin eta berriz erabiltzen ez ditugun) gauza asko ditugu, bizikleta, kanpindenda, taladro bat, amasadora bat…

Zer proposatzen dut?

Gauzen liburutegi hori sortzea.

Baina lan asko izango da?

Ez. Gera gaitezke, bilerak egin, gauzak adostu, beste gauza batzuk antolatu, udaletxeari eskatu, lokal bat okupatu…. Baina nire proposamena ez doa hortik , badakit mila gauzetan gaudela, seme/alabak, gurasoak, txakurra edo txoria dugula zaintzeko, lana eta betebehar pilo. Eta nekatuta gaude. Proposamen hau ez da gauza iraultzaile bat, kontsumismotik ihesi irtenbide xume bat besterik ez.

Daukadan ideia talde bat sortzea, talde horren barruan gaudenok dauzkagun gauzen inbentario moduko bat egitea, eta libreki batak besteari uztea da

Nola funtzionatuko du?

Erabakitzen dugun bat-bateko mezularitza talde bat sortuko da.

Kalkulu orri baten esteka jarriko dugu: ze gauza daukagun + nor da jabea

Pertsona batek lista horretako zeozer behar badu jabeari eskatuko dio

Eta ya.