Eus Ni nor naizen berdin du egia esan, beste gizaki bat besterik ez (eta ez AA). Teknologia, natura, eta gure hurrengo gizaki eta gainerako izaki bizidunei utziko diegun mundua interesatzen zait.
Hemen aurkitu dezakezuna ordea pixka bat garrantzitsuagoa da (pixka bat). Nire notak. Eta esango duzu, eta niri zer axola didate zure notek? eta ondo esango duzu gainera.
Interesgarriak iruditzen bazaizkizu, ondo iruditzen zait, benetan, pozten naiz, baina nire apunteak, pentsamenduak eta zerrendak, zerrenda asko, gorde eta ordenatzea dut helburu. Baratze txiki honetan hazten dauden nota/post edo dena delakoak ditzakezu Hazten etiketarekin aurkitu ditzakezu, hauek, pixkanaka pixkanaka ureztatzen eta zaintzen joango naiz fruituak eman arte.
...